Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Barakaldo

Ezagutu gure ikastaroak

Gure pertsonaiak lagun dituztela hazten dira haurrak Kids&Usen. Mundua ikusteko eta ulertzeko modu irekia eta irudimentsua eskaintzen dute gure ikastaroek

Ezagutu gure ikastaroak
Ezagutu gure ikastaroak

Babies From the first year of life

1 eta 2 urte

Bi sagu xarmagarri eta atseginen eskutik hasiko dira txikienak ingelesaren munduan murgiltzen. Estimulu emozionaletan aberatsa den ingurunea du abiapuntu ibilbide horrek. Lehen egunetik sustatzen da elkarrekintza, eta ia aldi berean esango dituzte beren lehen hitzak, bai ama hizkuntzan bai ingelesez.

Kids Learning to the rhythm of nature

3 urtetik aurrera

Kids&Us-en pertsonaiak gure ikasleekin batera hazten dira, adin talde guztietako neska-mutikoak baitituzte inspirazio-iturri. Maila bakoitzeko protagonistekin batera, beren interesetatik eta motibazioetatik oso gertu dauden egoeren bitartez jarraituko dute ikasleek ingelesa ikasten. 

Tweens Inquisitive minds grow everywhere

9 urtetik aurrera

Kids etapan lortutako ahozko mailari esker, Tweens-eko ikasleek aurrera egin ahalko dute hizkuntzaren egitura eta esamolde asko barneratzeko bidean. Irakurmena sendotuko dute, eta lehen testuak idazten hasiko dira, nerabezaroaren atarian izaten diren kezkekin bat egiten duten egoeren eta pertsonaien bitartez. 

Teens Inspire the world you see

13 urtetik aurrera

Mundura zabaltzen deneko unea da nerabezaroa; buruak errealitate berriak atzematen ditu, eta hizkuntza behar du horiek azaltzeko. Teens ikastaroetan, nerabeen burmuineko gaitasun berriak baliatzen dira, hizkuntzaren ikaskuntzan urrats handi bat egiteko eta ikasleek askoz ere egoera eta testuinguru gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izan dezaten.

Partekatu hemen >