Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación y ofrecerte contenidos y publicidad relevantes para ti. Consulta nuestra política de cookies actualizada.
Kids&Us Barakaldo

Ezagut gaitzazu

Ezagut gaitzazu

Ezagut gaitzazu
Ezagut gaitzazu

Natural English

Gure pertsonaiak lagun dituztela hazten dira haurrak Kids&Usen. Mundua ikusteko eta ulertzeko modu irekia eta irudimentsua eskaintzen dute gure ikastaroek, eta horri esker, haurrek hizkuntz konpetentziak berenganatuko dituzte eta Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan (EEEB) finkatutako mailak lortu.

Ezagutu gure ikastaroak:

Babies. From the first year of life.

1 - 2 urteko haurrak 
Bi sagu xarmagarri eta atseginen eskutik hasiko dira txikienak ingelesaren munduan murgiltzen. Estimulu emozionaletan aberatsa den ingurunea du abiapuntu ibilbide horrek. Lehen egunetik sustatzen da elkarrekintza. Eta ia aldi berean esango dituzte beren lehen hitzak, bai ama hizkuntzan, eta bai ingelesez ere. 

Kids. Learning to the rhythm of nature.

3 urtetik aurrera
Kids&Usen pertsonaiak gure ikasleekin batera hazten dira, ikasleak baitituzte inspirazio iturri, hau da, adin talde desberdineko neska-mutikoak. Maila bakoitzeko protagonistekin batera, beren interesetatik eta motibazioetatik oso gertu dauden egoeren bitartez jarraitzen dute ikasleek ingelesa ikasten.

Tweens. Inquisitive minds grow everywhere.

Kids etapan lortutako ahozko mailari esker, Tweens-eko ikasleek aurrera egin dezakete hizkuntzaren egitura eta esamolde asko eskuratzeko bidean. Irakurmena sendotu, eta lehen testuak idazten hasiko dira, abiapuntu gisa nerabezaroaren aurreko kezkekin bat egiten duten egoerak eta pertsonaiak hartuta.

Teens. Inspire the world you see.

13 urtetik aurrera
Munduari zabaltzen zaion unea da nerabezaroa, buruak errealitate berriak xurgatzen ditu, eta hizkuntza behar du horiek azaltzeko. Teens ikastaroek nerabeen burmuinetako gaitasun berriak aprobetxatzen dituzte hizkuntzaren ikaskuntzan urrats handi bat egiteko eta ikasleek askoz ere egoera eta testuinguru gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izan dezaten.

 

Ikastegiko argazkiak

Kids&Us, inglés desde bebés hasta los 18 años
Kids&Us, inglés desde bebés hasta los 18 años
Kids&Us, inglés desde bebés hasta los 18 años
Ikasteko metodologia bat eta bakarra da Kids&Us. Geure ama hizkuntza ikasten dugun bezalaxe ikasten da ingelesa. Ezagutu gure metodoa.
Partekatu hemen >